XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizonak, gehienak maixturu lanetan, langile onak bilakatu ziren: Donibaneko itsaszurgin eta etxe maixturuen mutil....

Emazteak kaxkarotak, arrain saltzaileak, sardina freskoa, sardina freskoa, goizean uretik ateratutakoa, oihukatuz, kostalde hortan guzian, oinez, zare edo otarre betea buru gainean, arrain saltzen ibilki direnak.

Eta arrantzaleak, nor dira? Donibaneko marinelak, itsasgizon eta langileak.

Horiek ekartzen dute arraina.

Ahal duten guzia saltzen, arrain ederrenak, jende ederreneri, eta arrain xehea, arruntena, jende xeheari, kaxkaroteri, eta hauek bizitzeko eta famila hazteko, beren aldetik, sardina eta beste arrain ttipiak saldu behar....

Horrela, Ziburu herria egin zen, poliki, poliki, Agotek, Kaxkarotek, montatu zuten, Donibane hiri handiaren bisian bis, elgar ongi ikus eta barranda zezaten, ibaiaren ura bien artean zutela.

Agotek, ur hortan, ongi ikuzi, garbitu behar balute bezala, Donibaneko herrian sartzeko.

Dakigularik, Donibane Lohitzundarrak, lohi gainean bizi izanez, ez zitazkeela garbiagoak!.

Baina, azkarrenak, indartsuenak eta, arrazoina du eta... Jainkoa bere alde, edo hori uste du bederen!!!.

Urteak pasa dira, mendeak aldatu, jendeak haiekin, eta bizia halaber....

Baina, horiek guziak aldatu badira, hortarako, hobetu direnik, ez nezake erran....

Agota, kaxkarota berriak jin zaizkigu kanpo herrietakoak, espainiolak, portugesak, italianoak, arabeak eta beltzak, bakarrik edo familiekin.

Atzerritar horiek, beste izen berri batzuekin deitzen ditugunak, lan dorpe, hirriskugarri eta zikinen egiteko ibiltzen ditugu, gutti paga eta bota urrunago, hara bazterrera.......